2025(e)ko urriaren 27(a), astelehena

PERU-HARRI

Egun on!!

Urriaren 21ean Peru-Harrin egon ginen goiza pasatzen. Oso gustura ibili ginen Iñakirekin eta Xabierrekin harriak altxatzen, soka saltoan, sokatiran...  Bost katutxo zeuden hortik eta haiekin oso ongi pasatu genuen ere bai. Katapulta izugarri gustatu zitzaigun. Gero Leitzako parkean bazkaldu eta jolasean ibili ginen.

 IKUSI BIDEOA!






KEINU FONETIKOAK

Kaixo berriz!! Hilabete hauetan zehar lan handia egin dugu. Isa, Marta eta Nerearekin keinu fonetikoak ikasi ditugu. Hemen dituzue bi geleta...